
JANTZI HARRO ETA AUKERATU GUREA!
OREKAN
“Amesten dugun bizitzak OREKA du oinarri”
Euskal Herriko sustraietatik jaiotako kontzeptu eraberritzaile, jasangarri eta orekatuaren garapena dugu oinarri. Ekoizpen ekologikoa ardatz dugula, gure altxorrik handiena balioestera gatoz: Euskara, hitzetik bihotzera
EUSKAL HERRIAN SORTUA
Ez ditugu produktuak bakarrik sortzen; istorioak kontatzen ditugu. Euskal Herriaren bihotzean jaio eta diseinatutako marka gara, gure lurren edertasunean eta gure kulturaren indarrean inspiratua.
Diseinu bakoitzean, aukeratzen dugun material bakoitzean eta eskaintzen dugun produktu bakoitzean oreka bilatzen dugu. Gure marka, euskal nortasunaren islada da, mundua ikusteko eta ulertzeko dugun moduaren adierazpena.

EKOIZPEN EKOLOGIKOA
Funtsa gure ingurunearekiko errespetuan datzala uste dugu. Horregatik, ekoizpen ekologikoan dihardugu, diseinuagatik eta kalitateagatik ez ezik, ingurumenean hauen ekoizpenak duen eragin minimoagatik ere nabarmentzen diren produktuak sortuz.
Hasieratik, gure aztarna ekologikoa minimizatzeko konpromezua hartu dugu. Kontu handiz aukeratzen ditugu material iraunkorrak, eta fabrikazio-prozesu arduratsuekin lan egiten dugu.

Eta zuk... Zer diozu?

Jasangarritasuna ez da soilik konpromezu bat, gure jardueraren oinarria da. Orekaren kontzeptuan inspiratuta, naturarekin bat datozen produktuak sortzen ditugu, ingurunea errespetatuz eta kontzientziaz eta arduraz beteriko bizi modua sustatuz.
JASANGARRI ETA OREKATUA
Euskal Herrian errotuta, euskarak ematen dio gure proiektuari zentzua, gure historia eta kultura munduari erakusteko tresna nagusia izanik. Gure hizkuntzak gugan bizirik jarrai dezan.
EUSKARAZ BUSTIZ
